Home > albisteak > 3.postua lortu du Zubiaurrek Gipuzkoako Kopan

3.postua lortu du Zubiaurrek Gipuzkoako Kopan

///
Comments are Off

Pasa den asteburuan Gipuzkoako Kopa, taldekako txapelketa, ospatu zen Irungo igerilekuan. Zubiaurreko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek hainbat probatan hartu zuten parte bai bakarka, bai errelebotan.

Taldelan oso txukuna egin zuten eta gure klubean taldeak duen garrantzia agerian geratu zen. Puntukako sistema bidez osatzen den sailkapenean, Zubiaurreko mutilen taldeak 3.postua lortu zuen eta neskak, berriz, 4. geratu ziren. Sailkapen bateratuan ere 3.

Zubiaurreko mutilak podiumean saria jasotzen, Gipuzkoako Kopa (Irun, 2023-01-15).

Bakarkako lorpenei erreparatuta, emaitza politak izan dira. Denborak hobetu eta hurrengo txapelketetan parte hartzeko sailkatzea lortu dute hainbatek.

Aipagarriena, Nora Mateos-ek udako junior mailako Espainiako Txapelketan parte hartzeko sailkatzea lortu duela 100m bular proban.

Nora Mateos Arrieta (2007)

Zorionak guztioi asteburuan egindako lan bikainagatik! Jarraitu horrela!

Aupa Zubiaurre!!