Aurreko asteburuan bi txapelketa garrantzitsutan izan ziren Zubiaurreko igerilari nagusienak.
Olaia Gaitanek Espainiako infantil mailako txapelketan hartu zuen parte 100m bizkar proban eta oso pozik itzuli zen, gustura Gijonen bizitako esperientziarekin.
Bestetik, Euskal Herriko neguko txapelketan parte hartu zutenek ere lan txukuna egin zuten eta talde giro ederrean, asteburu bikaina pasatu zuten Iruñan.
Nabarmentzekoak lortutakoen artean emaitza hauek:
Nora Mateosek 2 domina lortu zituen junior mailan: 50m bular proban zilarra eta 100m bularren brontzea.
Elene Sudupek ere beste bi domina eskuratu zituen, biak 400m libre proban, zilarra junior mailan eta brontzea absolutu mailan.
Urko Sudupek, berriz, 50m bizkar proban, Espainiako junior mailako minima lortu zuen.
Zorionak denoi egindako lanagatik!!
Aupa Zubiaurre!!