Uda garaian sartuta, denboraldiko hitzordu garrantzitsuenen garaian murgilduta dira igerilariak eta maila ezberdinetako txapelketak jokatzen hasita daude.
Datorren asteburuan bi txpalketa garrantzitsutan hartuko dute parte Zubiaurreko gaztetxoek eta zaharrenek.
Alebin mailakoek, Euskal Herriko Udako Txapelketa jokatuko dute, Iruñan. Larunbata eta igandea bitartean, Zubiaurreko sei igerilarik minimak lortuta dituzten probetan hartuko dute parte.
Informazio guztia Euskal Igeriketa Federazioaren webgunean kontsulta daiteke hemen.
Bestetik, eta asteburu honetan bertan, Azpeitiko igerilekuan, infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Udako Txapelketa ospatuko da. Bertan lehiatuko dira denboraldian zehar horretarako minimak lortu dituzten Zubiaurreko zaharrenen taldeko igerilariak.
Ikusi serieak hemen
Zorte on eta gozatu asteburuaz denok!