Home > albisteak > Urko Sudupe Olaizola, 2023ko igerilaririk onena

Urko Sudupe Olaizola, 2023ko igerilaririk onena

///
Comments are Off

Atzo iluntzean banatu zituen Azkoitiko Udalak urteko kirolari onenaren sariak eta Zubiaurre I. K.eko hautagaiak, Urko Sudupe Olaizolak, 2023ko igerilari onenaren saria jaso zuen.

Urkok aurten egindako ibilbidea oso oparoa eta txalogarria izan da. Marka pertsonalak hobetu eta txapelketa ezberdinetan hainbat podium lortzeaz gainera, aurtengoan Espainiako txapelketan lehiatzea ere lortu zuen bere gustukoena den 50m bizkar proban.

Urko Sudupe Olaizola.

Urko Sudupe Olaizola, Azkoitiko igerilekuan.

Hona hemen lorpen aipagarrienak:

  • EH neguko txapelketan, 50m bizkar, 6.,100m bizkar 8. eta 200m bizkar 7.
  • EH udako txapelketan: 100m bizkar 6. eta 200m bizkar 5.
  • Gipuzkoako neguko txapelketan: 200m estiloak 2. eta 100m bizkar 2.
  • Gipuzkoako Open Saria: 50 bizkar 2.
  • Espainiako txapelketan: 50 bizkar 28.
Urko Sudupe Olaizola

Urko Sudupe Olaizola, bizkar estiloko irteeran.

Zorionak Urko! Merezitako saria jaso duzu, jarraitu horrela!!

 

Gure bidelagunak