Home > albisteak > Urtea ondo amaitzeko, igeriketa eta hamaiketakoa

Urtea ondo amaitzeko, igeriketa eta hamaiketakoa

///
Comments are Off

2023. urtea azkenetan dugu jada eta Zubiaurre Igeriketa Klubak festa giroan agurtuko dugu. Azken urteetako ohiturari jarraituz, 100x100m igeriketa saioa antolatu dugu abenduaren 31rako.

Hitzordua goizean izango da. 9:30etan ekingo zaio probari eta ehun lagunek egingo dute igeri, bakoitzak 100m, 100×100 erreleboa osatu arte. Igeri egin ahala, Zubiaurreko kudeaketa batzordea osatzen duten kideek hamaiketakoa eskainiko die parte hartzaileei Elkarguneko Oteiza aretoan.

Igerian egingo dute Zubiaurren dabiltzan igerilariek hurrenkera honetan:

9:30 hasiera: Talde nagusikoak (dbh1+)
10:00: 2015 urtean jaiotakoak
10:30: 2014 urtean jaiotakoak
11:00: 2013-12 jaiotakoak

Hala ere, ordutegia antolaketa errazteko besterik ez da. Norbaitek egokitutako orduan etorri ezin badu, ongi datorkionean etor dadila.

Bestalde, aipatutako talde horietaz aparte, Zubiaurreko parte diren edota noizbait izan diren guztiak daude gonbidatuta festan parte hartzera: igerilari ohiak, masterrak, master ohiak eta baita gurasoak ere. Ondo datorkien orduan etor daitezke.

Festa irekia eta parte hartzailea da. Familia giroan elkartu eta igeri eginez urteari amaiera ona ematea da helburua. Hamaiketakoaren bueltan Urte Berriari topa ere egingo diogu.

Animatu eta parte hartu!!

*Amaiera 12:00-12:30 aldera izango dela aurreikusten da, eta aipatu bezala, parte hartu ahala, hamaiketakoaz gozatzeko aukera egongo da.


Eskerrik beroena 2023 honetan gure bidelagun zaretenoi, zuek egiten duzue posible Zubiaurre.
Datorren urtean ere gurekin espero zaituztegu!!

Urte Berri on guztioi!

Gure bidelagunak