Zubiaurre Master taldeko bi kidek, Bittor Elizalde eta Pello Benitezek, Espainiako Neguko Master txapelketan hartu zuten parte, Pontevedran, Galizian, otsailaren 8-11ko asteburuan.
Emaitza oso onak lortu zituzten bakoitzak bere proba eta kategoriatan:
Pellok, 50m libre proban podiumera igotzea lortu zuen, 3. eginda brontzezko domina?eskuratu bairzuen. 100m libre eta 100m bular probetan 5. egin zuen eta 50m bular proban 7.
Bittor, berriz, 200m eta 400m libre probetan podiumetik oso gertu gelditu zen bietan 4. postua lortuta, 100m libre proban 6. egin zuen eta 50m libren 10.
Zubiaurreko Masterrak
Zubiurreko Master taldeak duela 6 urte ekin zion bere ibilbideari eta pixkanaka txapelketetan indarra hartzen ari dira. Aurten Gipuzkoako txapelketan 8 lagunek hartu dute parte eta Espainiako txapelketan 141 taldetatik 70. geratu dira.
Igerilekuko txapelketez aparte, itsasoko zeharkaldietan ere parte hartze zabala dute, gero eta kide gehiago animatzen dira parte haetzera eta emaitza onak lortzen ari dira.
Gaur egun 57 kidek osatzen dute Zubiaurre Master taldea, horietatik 29 emakumeak dira eta beste 28ak gizonezkoak.
Entrenamenduak, bi txandatan egiten dituzte, astean bi egunetan, astelehen-asteazken eta astearte-ostegunetan 20:45-21:45 bitartean.