Home > albisteak > ZATOZ IGERIRA izen-ematea zabalik Zubiaurren

ZATOZ IGERIRA izen-ematea zabalik Zubiaurren

///
Comments are Off

Igeri egiten ongi ikasi nahi al duzu?

Uretan, pistinan edo itsasoan, segurtasunez moldatzeko gai izan nahi?

Igeriketa estilo ezberdinak ezagutu eta landu nahiko zenituzke?

Zubiaurre Igeriketa Klubeko eskolan duzu horretarako aukera. LH2tik aurrerako haurrei zuzenduta dago igeri eskola. Gure helburua Azkoitiko neska-mutilei igerian ongi egiten irakatsi eta kirol eder honetaz lagunartean gozatzeko aukera ematea da.

Igeriketa eskolan oso modu naturalean ikasiko dituzte haurrek igeriketa modalitate ezberdinen teknikak eta lau estiloetan trebatuko dira. Lehiarako aukera ere izango dute bigarren urtetik aurrera, baina lagunartean ondo pasatu eta kirolaz gozatzea izango da garrantzitsuena, betiere norberaren gaitasunetan sakonduz eta hauek hobetuz.

Izena emateko nahikoa izango da ondorengo loturan dagoen formularioa betetzea. Behin-betiko izen ematea irailean egingo da, gurasoei zuzendutako Zubiaurre I.K.ren funtzionamenduaren inguruko bilera baten ostean.

Animatu eta ZATOZ IGERIRA!!

EMAN IZENA HEMEN

Kontsultatu taldeen ordutegiak hemen

Zalantzaren bat argitzea nahiko bazenu, deitu
641 552 012

 

Gure bidelagunak