Home > albisteak > Gipuzkoako bi txapelketa asteburuan

Gipuzkoako bi txapelketa asteburuan

///
Comments are Off

Datorren asteburuan bi hitzordu garrantzitsutan izango dira Zubiaurre I.K.ko igerilari nagusienak. Gipuzkoa mailako bi txapelketa jokatuko dira.

Gipuzkoa Neguko Saria

Larunbatean, Gipuzkoa Saria txapelketa ospatuko da Andoainen eta bertan izango dira Zubiaurreko hainbat igerilari, infantil, junior eta absolutu mailetakoak, 2011 edo lehenago jaiotakoak.

Bi saiotan banatuta, goizez eta arratsaldez, igerilari bakoitzak bere gustuko probetan lehiatzeko aukera izango du.

Gipuzkoako Neguko Txapelketa

Larunbatean eta Igandean, berriz, goizez eta arratsaldez, Gipuzkoako Neguko Txapelketan hartuko dute parte beste igerilari batzuek, hauek ere, 2011 edo lehenago jaiotakoak, infantil, junior eta absolutu mailetakoak.

Txapelketa hau Bergaran jokatuko da.

Serieak Andoain

Serieak Bergara

Gure bidelagunak