Hitzordu garrantzitsua dute Zubiaurreko alebin eta infantil mailako igerilariek asteburu honetan.
Ekainak 14 eta 15 ospatuko da Tolosako igerilekuan Gipuzkoako Txapelketa. Bertan lehiatuko dira lurralde osoko igeriketa klubetako 2012-13 urteetako alebinak eta 2010-11 urteetako infantilak.
Txapelketa bi egunetan zehar jokatuko da, goizez eta arratsaldez, eta igerilari bakoitzak bere gustuko 4 probatan hartuko du parte, erreleboez gain. Aukera ederra denboraldian zehar egindako lanaren emaitzak plazaratzeko.
Goizeko saioak 10tan hasiko dira eta Zubiaurreko igerilariak 8:30tarako elkartuko dira beroketa saioari ekiteko. Arratsaldeko saioa, berriz, 16:30an hasiko da. Elkarrekin talde giroan bazkalduta bertaratuko dira beroketa saiora.
ZORTE ON GUZTIOI ETA GOZATU ASTEBURUA!!
AUPA ZUBIAURRE!!
Gure bidelagunak