Gure eskerrik beroenak Izarraitz Igeri Elkarteari eta Marea Urdineko kideei, zuen parte hartzerik gabe ezingo genukeelako tamaina honetako festarik antolatu.
Giro bikaina izan genuen eta neska-mutilek arratsalde ederra pasa zuten igeri eta lagun artean.
Ohore bat Zubiaurre osatzen dugun guztiontzat, eta poza, Marea Urdina elkarteko Pablo Dominguez eta Julen Esteban sari banaketan eduki izana. Beste behin, zorionak eman behar dizkizuegu urteotan herritar ororen inklusioaren alde zuen elkartearen bidez egindako lanagatik eta baita gure deiari erantzuteagatik ere.
Hemen dituzue egunak emandakoak argazkitan jasota:
Eskerrik asko guztioi!! Hurrengo urtean berriz!!

Gure bidelagunak
