Home > albisteak > Benjamin eta alebinen jardunaldiak izango dira asteburuan

Benjamin eta alebinen jardunaldiak izango dira asteburuan

Zubiaurre I.K.ko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburu honetan, Larunbatean, azaroaren 29an.

Azkoitian, Alebinen ligako 2. jardunaldia jokatuko da. 2013 eta 2014 urteetan jaiotako igerilariek arratsaldeko 16:00an hasiko den saioan hartuko dute parte.

Ordubete lehenago elkartuko dira, Elkarguneko igerilekuko sarrera zaharrean, 15:00an hasiko baita beroketa saioa.

Bestalde, Oñatin emango diote Zubiaurrekoek hasiera Benjaminen Jaialdiari. Gipuzkoako igeriketa kluben zonaldekako banaketari jarraituz, herri hauetako neska-mutilak izango dira azkoitiarrekin batera: Azpeitia, Legazpi, Elgoibar, Eibar, Bergara eta Oñati.

Benjaminen Jaialdiko lehen jardunaldi hau 15:30an hasiko da Oñatin. Ohi bezala, beroketa saioa ordubete lehenago hasiko da, eta beraz, parte hartzaileek 14:30tarako igerilekuan egon beharko dute.

SERIEAK AZKOITIA

SERIEAK OñATI

Gure bidelagunak