Home > albisteak > Joritz Garatek Espainiako Txapelketa jokatuko du

Joritz Garatek Espainiako Txapelketa jokatuko du

Zubiaurre Igeriketa Klubeko Joritz Garate Lizarazuk Espainiako junior mailako Udako Txapelketan hartuko du parte.

Txapelketa uztailaren 23tik 25era jokatuko da Sabadellen (Bartzelonan). Joritz 50 m bular proban lehiatuko da estatu mailako igerilari onenen kontra. Bere hitzordua uztailaren 24an izango da.

Joritz Garate Lizarazu, Azkoitiko igerilekuan.

Helburu nagusia esperientziaz gozatzea izango da, eta bere marka hobetzea ere bai. Denboraldia ezin hobeto bukatzea litzateke, dudarik gabe.

ZORTE ON, JORITZ!

AUPA ZUBIAURRE!!

 

Gure bidelagunak