Asteburu honetan , Gipuzkoako txapelketa jokatuko da Azpeitiako igerilekuan.
1. Data: 2.017ko ekainak 24 eta 25.
2. Tokia: Azpeitia.
3. 25 metroko, 6 kaleko igerilekua eta kronometro elektronikoa.
Txapelketa hau goiz eta arratsaldez ospatuko da larunbat eta igandean , goizez 10.00-etan eta arratsaldez 16.30-etan hasiko direlarik.
Beroketa egiteko berriz , goizez 09.00-etan eta arratsaldez 15.30-etan.
Txapelketa honetan udako gipuzkoako minima duten igerilariak bakarrik joan dezakete minima duten frogetan igeri egitera.
Honez gain , larunbat goizean ere Gipuzkoako saria ospatuko da Legazpin.
Legazpira doazen igerilariak , Sari honekin amaituko dute haurtengo denboraldia .
Txapelketa hau bi jardunaldietako izango da , baina biak goizez izango dira, lehen jardunaldia amaitzean , 10minutuko atsedenaldi bat izango dute eta bigarrenari ekingo diote .
Hau 10.00-etan hasiko da eta igerilekua 09.00etan zabalduko dute beroketa egiteko.
OHARRA : Zerrendak eskugarri ditugunean igoko ditugu.