Home > albisteak > Arropa berrien aurkezpena

Arropa berrien aurkezpena

///
Comments are Off

Urte berriari indartsu eta ilusioz aurre egin ahal izateko, atzo arratsaldez aurkeztu genituen gure igerilariak hemendik aurrera erabiliko dituzten Zubiaurre Igeri Elkarteko arropa berriak.

20 urteren ondoren, igerilarien eskaerari eta garai berriei erantzunez, material eta logotipo berriekin arropa berriak diseinatu dira. Aldaketa honen lehendabiziko pausoak, logotipo berriaren diseinuarekin eman ziren eta arropen eta materialen  aukeraketarekin amaitu; guztia talde lanean, espero denon gustokoa izango dela.

Bainujantziez gain, kamisetak, galtza motzak eta jertseak egin ditugu.

Zubiaurre I.E.ak eskertu nahi die Azkoitiko Udalari, Nho estudioari eta Larramendi Milarri, heuren laguntzagaitik arropa berriak egiterakoan.

Zubi1Zubi3