Aste Santuko opor-egunetan igeri-eskolak eta entrenamenduak martxan mantentzea erabaki dugu, Zubiaurre Igeriketa Klubeko entrenatzaileek hala proposatuta.
Covid-19aren pandemia dela eta, ikasturte honetan denbora luzez egon dira geldirik igerilariak, eta, mugikortasuna murriztuta dugun honetan, gehienok oporrak herrian igaro beharko ditugunez, gure kirol ekintzari eustea lagungarria izango delakoan gaude.
Beraz, jai-egunetan ezik, gainerako egun guztietan igeriketa-eskolako eta entrenamenduetako saioak bere horretan mantenduko ditugu, talde bakoitzari dagokion ordutegietan: martxoak 29, 30 eta 31, eta apirilak 6, 7, 8 eta 9.
Animo denoi!