Home > albisteak > Nora Mateos igerilariak Gijongo Nazioarteko Sariketan hartuko du parte, asteburuan

Nora Mateos igerilariak Gijongo Nazioarteko Sariketan hartuko du parte, asteburuan

///
Comments are Off

Nora Mateos igerilari azkoitiarrak, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta, Gijongo Nazioarteko XXXIV. Sariketan hartuko parte. Datorren asteburuan, maiatzaren 22an eta 23an, izango da txapelketa, eta Zubiaurre Igeriketa Klubeko kidea ondorengo probetan lehiatuko da: 50 metro bular, 100 metro bular eta 200 metro bular (SERIEAK).

Gijongo jardunaldiak streaming bidez jarraitzeko aukera izango da, lotura honetan.

Bestalde, Nerea Dominguez eta Pello Benitez igerilariek Euskal Herriko Selekzioen arteko Txapelketan hartuko dute parte, larunbatean, Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan. Horiek ere, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta joango dira, eta ondorengo probak egingo dituzte: Dominguezek, 200 metro libre eta 400 metro libre, eta Benitezek, 50 metro bular, 50 metro libre eta 100 metro libre (SERIEAK).

Covid-19aren pandemiaren ondorioz ezarritako osasun neurri guztiak hartuta jokatuko dira bi txapelketak, eta, besteak beste, ez da ikuslerik izango.

Zubiaurre Igeriketa Klubaren izenean, ZORTE ON HIRUROI!!!