Home > albisteak > Lan bikaina Zubiaurreko igerilariek, Gasteizko eta Gijongo txapelketetan

Lan bikaina Zubiaurreko igerilariek, Gasteizko eta Gijongo txapelketetan

///
Comments are Off

Bi hitzordu izan zituen Zubiaurre Igeriketa Klubak joan den asteburuan. Batetik, Nora Mateos igerilariak Gijongo Nazioarteko XXXIV. Sariketan hartu zuen parte, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta. Oso maila ona erakutsi zuen igerilari azkoitiarrak proba guztietan, eta marka pertsonalak hobetzeaz gain, 50 bular proban finalerako sailkatzea lortu zuen.

Nerea Dominguezek eta Pello Benitezek ere maila bikaina erakutsi zuten Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan jokatu zen Euskal Herriko Selekzioen arteko Txapelketan. Gipuzkoako Igeriketa Federazioko taldearekin joan ziren biak, eta denboraldi amaieran, urte osoko lanaren emaitza agerian utzi zuten.