XLIL San Juan saria jokatuko da igandean, maiatzak 30, Tolosako Usabal kiroldegian, eta bertan izango dira Zubiaurre Igeriketa Klubeko junior, infantil eta absolutu mailako igerilariak.
16:15ean hasiko da txapelketa, baina igerilari azkoitiarrek 15:15erako bertan egon beharko dute, beroketei ekiteko.
Covid-19aren pandemia dela eta, osasun neurri guztiak hartuta jokatuko da sariketa, eta, besteak beste, Tolosaldea IKT taldetik jakitera eman dutenez, kiroldegiko atzeko atetik sartu beharko dute igerilariek. Jardunaldian zehar jarraitu beharreko mugikortasun arauak, egunean bertan jakinaraziko zaizkie talde guztiei.