Home > albisteak > San Andres Saria, bertan behera

San Andres Saria, bertan behera

///
Comments are Off
Liga Probintzialeko 4. jardunaldia, Azkoitian

Covid-19aren azken asteotako bilakaera dela eta, azaroaren 27an egitekoa zen San Andres Saria  lehiaketa bertan behera uztea erabaki du Zubiaurre Igeriketa Klubak. Oraingoz, Azkoitia eremu gorrian ez badago ere, intzidentzia maila goraka doa eta  osasun neurri guztiak bermatuko dituen lehiaketa antolatzea zaila ikusten du zuzendaritza taldeak. Besteak beste, 12 urtetik beherako haurrak dira sariketa honetan parte hartzen dutenak, eta txertatu gabeko kolektiboa izanda, gaur egun, kutsatzeak adin tarte horretan ari dira gora egiten.

Hori dela eta, arriskurik hartu gabe, zuhurtziaz jokatzea erabaki da. Egoerak ahalbidetzen duenean, San Andres Saria antolatzen ahaleginduko da Zubiaurre Igeriketa Kluba, ezer aurreratzea ezinezkoa zaigun arren.

Zaindu gaitezen!