Home > albisteak > Abenduak 31ko 100×100 festaren egitaraua

Abenduak 31ko 100×100 festaren egitaraua

///
Comments are Off

Urteko azken eguna gerturatzen ari zaigu eta 2022a familia giroan agurtzeko Zubiaurre I.K.k 2 x 100×100 festa ospatuko du goizean zehar.

Aurtengoa berezia izango da, 2 errelebo taldek hartuko baitute parte: Zubiaurreko egungo igerilariek osatutako erreleboa izango da, batetik, eta Master taldekoek eta igerilari ohiek osatutako, bestetik.

Igeriketa saio ederra izango da, eta parte hartu ahala, hamaiketako ederraz gozatu ahalko dute igerilariek Elkarguneko Oteiza aretoan, Zubiaurreko kudeaketa batzordea osatzen duten gurasoen eskutik.

Igerilekuan pilaketa handiegirik ez sortzeko, igerilariei ordu tarte ezberdinetan bertaratzeko eskatzen zaie.

Proba 9.30tan hasiko da, eta ondorengo ordenan egingo dute igeri egun Zubiaurreko kide diren haur eta gaztetxoek:

9:30 hasiera: Talde nagusikoak (dbh1+)
10:00: 2014 urtean jaiotakoak
10:30: 2013 urtean jaiotakoak
11:00: Egurdikoak 2012-11 jaiotakoak

*Noski, egokitutako orduan ezin duenak bertaratu, aukera izango du ahal duenean etorrita parte hartzeko.

Master eta igerilari ohien errelebo taldeari dagokionez, ez da ordu tarterik zehaztu. Baina bi erreleboak batera egingo direnez, lehenengoek behintzat 9.30tan bertan egon beharko dute.

Amaiera 12:00-12:30 aldera izango da eta aipatu bezala, parte hartu ahala, hamaiketakoaz gozatzeko aukera egongo da.