Zubiaurre Igeriketa Klubaren zozketak badu irabazlea: Ainhoa Marini egokitu zaio 2.500 euroko diru-saria, herriko dendetan gastatzeko, 09723 zenbakiari esker.
Imanol Gaitan Zubiaurre I.K.-eko zuzendaritza taldeko kidearen eskutik jaso du txekea.
Aurten ere, Rural Kutxarekin eta Herrixen Dendarien Elkartearekin elkarlanean antolatu da zozketa, eta San Andres eguneko Onceko zozketan egokitutako zenbaki sarituaren (azken lau zenbakiak) jabearentzat izan da saria.
Zorionak, Ainhoa, eta gozatu!