Home > albisteak > Aitortza hunkigarriak eta giro ona, larunbateko ospakizuneko protagonistak

Aitortza hunkigarriak eta giro ona, larunbateko ospakizuneko protagonistak

///
Comments are Off

Zubiaurre I.K Eguna primerakoa izan zen eta 30.urteurrena ezin hobeto ospatu ahal izan genuen klubeko kide, familia eta lagunek. Giro ona izan zen protagonista eguardiko kalejiratik hasi eta iluntzeko The Potes-en kontzertura arte. Bazkarian, plazako haurrentzako jolasetan eta Garazi eta Salaren kontzertuan ere, giro ederra eta jatorra nagusitu ziren. Gozatu ederra hartu zuten parte hartzera animatu ziren herritarrek.

Bazkalosteak hainbat sorpresa ere ekarri zituen berekin. Batetik, Zubiaurreko batzordekideek Alex Herrero Lobo entrenatzailearen ibilibide oparoa eta egungo Zubiaurreren izaeraren garapenean izan duen zeresan nabarmenaren aitortza egin zioten eta eskertzeko oroigarria eman zioten.

Alex Herrero Lobo bere oroigarria jasotzen.

Bigarren ezustekoa, berriz, oso berezia eta hunkigarria izan zen Zubiaurre I.K. rentzat. Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariek hartu zuten hitza.

Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariek hitza hartu zutenekoa.

Bi herrietako igeriketa kluben arteko elkarlanaren garrantzia aipatu eta elkarren arteko lankidetza irudikatzen duen txapela oparitu ziguten.

Zubiaurretik bihotzez eskertzen diogu Izarraitz Igeri Elkarteari gurekiko izandako detailea eta berretsi egiten dugu, nola ez, elkarlanerako gure nahia eta konpromezua. Datozen urteetan ere eraikitako zubiak sendotzen eta behar den guztian kolaboratzen jarrai dezagun. Eskerrik asko eta aupa, Izarraitz!

Izarraitz I. E.k emandako txapela

Oso eskertuta gaude egun honetan Zubiaurrerekin bat egin zenuten familia, lagun eta herritarroi, gurekin egun berezi hau ospatu izanagatik eta zuen babesa eskaintzeagatik.

The Potesen kontzertua.

Eskerrak nola ez, trikitalari, haur hezitzaile, Garazi eta Sala eta The Potes-eko kideoi gure deialdiari baiezkoa eman eta zuen alea jartzeagatik, zuek gabe ez baitzen posible izango, eta baita Zurt tabernari ere, bere laguntzagatik.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu Azkoitiko Udalari ere, egun zoragarri hau antolatzen laguntzeagatik, eta denboraldiz denboraldi bere babesa ematen jarraitzeagatik.