Zubiaurre Igeriketa Klubeko alebin mailako igerilariek Legazpin dute hitzordua, larunbat honetan.
16:30ean hasita, Alebin Ligako 3. Jardunaldia jokatuko da Bikuña Kiroldegiko igerilekuan. 15:30erako egon beharko dute igerilariek bertan, beroketei ekiteko.
Covid-19a dela eta, 50 pertsonantzako leku mugatua izango da, lehiaketa ikusteko.