Larunbat honetan benjamin eta alebin kategorietako jardunaldi berriak jokatuko dira Azkoitian eta Oñatin.
2015-2017 urteetan jaiotako neska-mutilek benjamin ligako 4.jardunaldiari dagokion igeriketa saioan hartuko dute parte etxean, Azkoitiko igerilekuan.
Arratsaldeko 3tarako sartuko dira parte hartzaileak beroketa saioa burutzeko eta, ondoren, 4tan hasiko dira probak.
Alebinek, berriz, Oñatin egingo dute igeri. Han elkartuko dira zonaldeko klubetako 2013-2014 urteetako igerilariak Alebin Ligako 5.jardunaldia jokatzeko.
Saioa 15:30an hasiko da, eta ordubete lehenago, 14:30an ekingo diote beroketari.

Gure bidelagunak
