Aurrekoan Gipuzkoako Txapelketan izanda, oraingoan, Euskal Herrikoan hartuko dute parte Zubiaurreko igerilariek. Alebin mailako txapelketa jokatuko da asteburu honetan Tolosako Usabal igerilekuan.
Zubiaurreko neska-mutilak gogotsu dira denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetako batean maila onean lehiatzeko.
2011-2012 urteetan jaiotako gipuzkoar, bizkaitar, arabar eta nafarrak elkartuko dira Tolosan. Goiz eta arratsaldez, lau saiotan banatuta, igeriketa proba guztiak jokatuko dira eta bakoitzak denbora minimoak dituztenetan hartuko du parte.
ZORTE ON!
Gure bidelagunak