Home > albisteak > Asteburu ederra pasa dute Zubiaurrekoek

Asteburu ederra pasa dute Zubiaurrekoek

///
Comments are Off

Aurreko asteburuan ospatutako bi txapelketetan maila ona erakutsi zuten Zubiaurreko igerilariek eta esperientzia ederra izan da taldekideentzat.

Batetik, Euskal Herriko Txapelketan, Iruñan, Olaia Gaitan lehiatu zen junior mailan eta denborak hobetzeaz gainera, laugarren postua ere lortu zuen 50m tximeleta proban, podiumetik dezima gutxira geldituta.

Bestetik, Azpeitian ospatu zen alebinen Teknifikazio Sarian taldekideen artean izandako giroa ezin hobea izan zen. Lehiari dagokionez, fin aritu ziren eta marka pertsonalak hobetu zituzten hainbat probatan. Denboraldi hasieratik hona izandako hobekuntzak agerian gelditu ziren.

Denboraldiko bigarren zatiari eta udako txapelketei begira, motibazioz beteta eta indartsu dira Zubiaurreko igerilariak.

 

 

Gure bidelagunak