Home > albisteak > Asteburu polita eta emaitza oso onak lortu dituzte Zubiaurreko igerilariek

Asteburu polita eta emaitza oso onak lortu dituzte Zubiaurreko igerilariek

(Argazkian: Zubiaurrekoak E.H.ko Neguko Txapelketan, Iruñan.)

Asteburuan bi txapelketatan lehiatu ziren Zubiaurreko igerilariak: Zarautzen Gipuzkoako Neguko Sarian eta Iruñan junior eta absolutu mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketan.

Gipuzkoako Neguko Saria

Zubiaurrekoak Gipuzkoako Neguko Sarian, Zarautzen.

Zarautzen izandako lehian emaitza politak lortu zituzten zubiaurreko igerilariek:

Infantil mailan, 4 domina lortu zituzten:

  • Jon Cabanillasek 100m libretan urrea eta 50m bizkar zilarra
  • Nora Agirrezabalek 200m bular zilarra
  • Jon Ucinek 100m libre brontzea

Sailkapen orokorrei dagokionez, Oier Garatek lehen postua lortu zuen mutilen absolutu mailan.

Taldeka Zubiaurreko mutilak 3. postuan sailkatu ziren, eta sailkapen orokor bateratuan ere, Gipuzkoako 3.na izan zen Zubiaurre.

Ederra! Zorionak!!

Zubiaurrekoak 3.postuan sailkapen bateratuan.

Euskal Herriko Neguko Txapelketa

Zubiaurretik 15 igerilarik zituzten txapelketan parte hartzea ahalbidetzen zien gutxieneko denborak eginda eta ez zuten huts egin.

Emaitza oso onak lortu zituzten. Izan ere, guztira 21 marka pertsonal hobetzea lortu zuten!
Txalogarria benetan, Zorionak!!

Hobekuntza honetan goraipatzekoak Olaia Gaitanek eta Joritz Garatek junior mailan lortutako 5 dominak.

Olaia Gaitan podiumean.

Olaiak bi brontzezko domina eskuratu zituen 50 eta 100 metro bizkar probetan.

 

Joritz Garate podiumean.

Joritzek bular probetan lortu zituen hiru domina, 50 eta 200 metrotan zilarrak lortu zituen eta 100 metrokoan brontzezkoa.

Gainera, 50 metro bular proban Espainiako Txapelketarako minima egin zuen.

 

Gure bidelagunak