Asteburua hitzorduz betea dator Zubiaurreko igerilari zaharrenentzat, hiru txapelketa ezberdinetan hartuko baitute parte.
Gipuzkoako Open saria
Maiatzak 24 eta 25, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan Gipuzkoako Open saria jokatuko da. Bertan izango dira Zubiaurreko igerilariak Gipuzkoa osoko gainerako klubetakoekin batera, lehiarako prest.
Infantil eta absolutu mailetako igerilariak dira parte hartuko dutenak, 50m.ko igerilekuan, bi egunetan banatuta jokatuko diren probetan.
Gipuzkoako udako saria
Oñatin ospatuko dena Gipuzkoako udako saria izango da. Infantil eta absolutu mailetakoak izango dira hemen ere parte hartzaileak. Lehia maiatzaren 24an, larunbatean, izango da, arratsaldez.
Euskadiko Joko Eskolarrak
Gasteizen ospatuko dira, aurtengo Euskadiko Joko Eskolarrak. Igerilariek lurraldea ordezkatuz jokatuko dute eta Gipuzkoako taldean lehiatuko dira Zubiaurrekoak. Nesketan 2012 eta 2013an jaiotakoak dira parte hartuko dutenak, eta mutilen kasuan, 2011 eta 2012 urteetakoak.
Zorte on denoi !!
Aupa ZUBIAURRE !!
SERIEAK Gipuzkoako OPEN Saria, Donostia
SERIEAK Gipuzkoako Udako Saria, Oñati
SERIEAK Euskadiko Joko Eskolarrak
Gure bidelagunak