Astebukaera honetan bi hitzordutan hartuko dute parte Zubiaurreko igerilariek: Gipuzkoako Taldeen Kopa eta alebinen jardunaldia jokatuko dira.
Alebinak Bergaran
2013 eta 2014 urteetan jaiotako neska mutilek Bergaran dute ligako 6.jardunaldia. 15:30tan hasiko da eta ordubete lehenago, 14:30tan, egingo dute beroketa saioa.
Gipuzkoako Taldeen Kopa, Tolosan
Gipuzkoako Taldeen Kopa txapelketa garrantzitsua da Zubiaurre I.K.rentzat. Infantil mailatik gorakoek hartuko dute parte, 2012an eta lehenago jaiotakoek. Txapelketa bi mailatan banatuta jokatzen da. Honela, Zubiaurreko mutilak A mailan lehiatuko dira, eta neskak, berriz, B mailan.
Tolosan ospatuko da lehiaketa, Larunbat eta Igandean, goizeko eta arratsaldeko saiotan banatuta.

Gure bidelagunak
