Home > albisteak > Asteburuko erronka: Euskal Herriko Udako Txapelketan maila ona ematea

Asteburuko erronka: Euskal Herriko Udako Txapelketan maila ona ematea

///
Comments are Off

Datorren asteburuan, uztailaren 7, 8 eta 9an, Euskal Herriko udako igeriketa txapelketan hartuko dute parte Zubiaurreko zaharrenek. Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan izango dira infantil, junior eta absolutu kategorietako igerilariak.

Zubiaurrek 15 igerilarirekin hartuko du parte txapelketan eta bakoitzak bere markak hobetzea izango du helburu. Denboraldian zehar gogor aritu dira eta emandako aurrerapauso eta hobekuntzak nabariak dira taldekideen artean. Orain, denboraldia maila ona ematen amaitzea dute helburu.

Duela bi aste gustura itzuli ziren Gipuzkoako txapelketatik eta orain ere, hori dute erronka, bai banaka bai taldean, duten onena eman eta egindakoarekin gustura gelditzea.

Gozatu elkarrekin asteburuaz eta zorte on!

Informazio guztia EHko Igeriketa Federazioko webgunean

 


sammic

zurt taberna