Home > albisteak > Azaroaren 28an, bi hitzordu izango dituzte Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek

Azaroaren 28an, bi hitzordu izango dituzte Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek

Azaroaren 28an, Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek bi hitzordu izango dituzte, Alebin eta Benjamin kategorietan.

Alebinak, Oñatin

Alebin mailako igerilariek, 2014 eta 2015 urteetan jaiotako neska-mutilek, Oñatin izango dute hitzordua, Alebinen ligako 3. jardunaldian.

  • Beroketa 14:30etan hasiko dute.
  • Lehiaketaren hasiera 15:30ean izango da.

Benjaminak, Bergaran

Zubiaurreko txikienek, 2016, 2017 eta 2018ko benjamin kategoriako igerilariek, berriz, Bergaran parte hartuko dute, Benjamin mailako 2. jaialdian.

  • Beroketa 15:00etan hasiko da.
  • Igeriketa saioari hasiera 16:00etan emango diote.

SERIEAK OñATI

SERIEAK BERGARA

 

Gure bidelagunak