Home > albisteak > Azpetian, Bergaran eta Irunen ditu hitzorduak Zubiaurrek, larunbatean

Azpetian, Bergaran eta Irunen ditu hitzorduak Zubiaurrek, larunbatean

Aste Santuko etenaldiaren ondoren, denboraldi amaierara begira jarri dira Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariak, eta azken txanpa honetan agenda bete betea dute. Datorren larunbatean, esaterako,  hiru hitzordu dituzte: benjaminek Azpeitian, alebinek Bergaran, eta junior, senior eta infantilek Irunen.

  • AZPEITIA: Benjamin Testa eta KZL ligako 5. jardunaldia, 16:00etan hasita (ordubete lehenago beroketak). SERIEAK
  • BERGARA: Alebin Ligako 7. jardunaldia, 14:45ean hasita (ordubete lehenago beroketak). SERIEAK
  • IRUN: XXIX. San Marcial Saria, 16:00etan hasita (ordubete lehenago beroketak). SERIEAK