Home > albisteak > Batzar orokorra: urriaren 23an, 19:00etan, Elkargunean

Batzar orokorra: urriaren 23an, 19:00etan, Elkargunean

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeriketa Klubeko zuzendaritzak urriaren 23rako deitu du urteko batzar orokorra. Urtero bezala, elkarteari buruzko informazioa (balantze ekonomikoa, aurreikuspenak, ekimenak …) emateaz gain, 2019-2020 ikasturteko plangintza jakinaraziko da; egutegia, entrenamenduak, araudi orokorra, lehiaketak eta abar.

Nola ez, gurasoen kezkak eta zalantzak argitzeko ere aprobetxatuko da batzarra. Hori dela eta, zuzendaritzak guraso guztiei dei egiten die batzarrean parte hartzeko.

BATZAR OROKORRA:

EGUNA: URRIAK 23, asteazkena

ORDUA: 19:00etan

NON: ELKARGUNEKO OTEIZA ARETOAN