Larunbat honetan, otsailak 15, hitzordu bikoitza dute Zubiaurreko igerilari benjamin eta alebinek.
Benjaminak Azpeitian
Zubiaurreko txikienak, 2014-2016 urte bitartekoak, Azpeitian izango dira Larunbat arratsaldean ospatuko duten Alebin ligako 3.jardunaldian.
Saioa arratsaldeko 16:00an hasiko da baina ordubete lehenago elkartuko dira, 15:00an, beroketa saioari ekiteko.
Alebinak Legazpin
Alebinek ligako 4. jardunaldia jokatuko dute. 2012-2013 urteko Zubiaurreko igerilariak arratsaldeko 15:30etarako elkartuko dira Legazpiko igerilekuan, beroketa saioari ekiteko.
Probari 16:30ean emango diote hasiera.
Gure bidelagunak