Zubiaurre I.K.ko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburu honetan, Larunbatean, azaroaren 29an.
Azkoitian, Alebinen ligako 2. jardunaldia jokatuko da. 2013 eta 2014 urteetan jaiotako igerilariek arratsaldeko 16:00an hasiko den saioan hartuko dute parte.
Ordubete lehenago elkartuko dira, Elkarguneko igerilekuko sarrera zaharrean, 15:00an hasiko baita beroketa saioa.
Bestalde, Oñatin emango diote Zubiaurrekoek hasiera Benjaminen Jaialdiari. Gipuzkoako igeriketa kluben zonaldekako banaketari jarraituz, herri hauetako neska-mutilak izango dira azkoitiarrekin batera: Azpeitia, Legazpi, Elgoibar, Eibar, Bergara eta Oñati.
Benjaminen Jaialdiko lehen jardunaldi hau 15:30an hasiko da Oñatin. Ohi bezala, beroketa saioa ordubete lehenago hasiko da, eta beraz, parte hartzaileek 14:30tarako igerilekuan egon beharko dute.

Gure bidelagunak
