Home > albisteak > Bergaran eta Legazpin jokatuko dira Gipuzkoako Udako Sariak asteburu honetan

Bergaran eta Legazpin jokatuko dira Gipuzkoako Udako Sariak asteburu honetan

///
Comments are Off

Zubiaurreko juniorrek, seniorrek eta infantilek bi hitzordu dituzte asteburuan: larunbatean, batetik, Legazpin, Gipuzkoako Udako X. Saria jokatuko da, eta,  bestetik, Bergaran, Gipuzkoako Infantilen, Juniorren eta Seniorren Udako Txapelketa izango da larunbatean eta igandean. 

Denboraldia azken txanpan sartu da, eta urte osoan egindako lana neurtzeko balioko die asteburuko lanak gure igerilariei. Hainbat frogatan hartuko dute parte, eta bakoitzaren markak gainditzea izango dute helburu, aurrera begirako txapelketetan begirada jarrita. 

Hemen, SERIEAK.

Animo denei, eta zorte on!