Uholde arriskuagatik alerta laranja ezarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta hori dela eta, biharko deituta zeuden hainbat txapelketa behera uztea erabaki du Igeriketa Federazioak, tartean, Legazpikoa.
Hain zuzen, Alebin Mailako 3. Jardunaldia zen jokatzekoa Legazpiko Bikuña Kiroldegian, eta bertan parte hartzekoak ziren Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariak.