Home > albisteak > Denok ate berdinetik!

Denok ate berdinetik!

///
Comments are Off

Ateak ireki eta itxi egiten dira. Nonbaitera sartu edo nonbaitetik irteteko balio dute. Denok sarbidea izan dezagun egiten omen dira, baina batzuetatik ezin gara denok sartu.

Gaur San Andres Sariaz gozatu dugu Azkoitian, baina jakina denez, igerilekura partaide guztiok ezin dugu guztiontzako omen diren ate naturaletatik sartu. 25 eskailera maila gainditu behar dira ezinbestean denon aldageletatik igerilekura iristeko, behartuak gaude beraz “beste bide” batetik sartzera, igeri egin nahi badugu behintzat. 

Egoera hori izanik, gaur partaide guztiok ate beretik sartzea erabaki dugu “beste bidea” denona eginez, naturaltasun osoz,  benetako ate naturalak denontzako eginak daudenak direlako.

Guztionak eta guztiontzat egokituak izango diren instalakuntza duinak nahi ditugulako, zabaldu mezua lau haizetara.

Zubiaurre Igeriketa Kluba