Zubiaurreko Igeriketa Klubeko igerilariek emaitza onak lortu zituzten Gipuzkoako Open Sarian, joan den asteburuan. Euskal Herriko zein Estatu Espainiarreko taldeek hartu zuten parte, eta maila handiko txapelketa izan zen.
Denera, 5 domina lortu zituzten Zubiaurreko igerilariek:
- Nora Mateosek, zilarrezko bi domina eta brontzezko bat
- Olaia Gaitanek, brontzezko domina bat
- Urko Sudupek, zilarrezko domina bat
Horrez gain, Pello Benitezek hiru finaletara sailkatzea lortu zuen, eta Nerea Dominguezek eta Haritz Alberdik banatara.