Home > albisteak > E.H. ko Neguko Txapelketa eta Gipuzkoako Neguko Saria jokatuko dira asteburuan

E.H. ko Neguko Txapelketa eta Gipuzkoako Neguko Saria jokatuko dira asteburuan

Datorren asteburuan, bi hitzordu garrantzitsutan hartuko dute parte Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilari zaharrenek.

Euskal Herriko Neguko Txapelketa

Alde batetik, Euskal Herriko junior eta absolutu mailako Neguko Txapelketa ospatuko da Iruñean. Zubiaurreko 15 igerilarik dituzte bertan parte hartzeko gutxieneko denborak. Igeriketa probak bi egunetan zehar jokatuko dira, Larunbat eta Igandean, goizez eta arratsaldez.

Ordutegi eta bestelako xehetasunen inguruko informazioa Euskal Igeriketa Federazioko webgunean aurki daiteke, esteka honetan.

SERIEAK

Gipuzkoako Neguko Saria

Bestetik, Larunbatean, otsailaren 28an, Zarautzen, Gipuzkoako Neguko Sarian hartuko dute parte infantil, junior eta absolutu karegoriako Zubiaurreko igerilari batzuek.

Kasu honetan, hauekdira kontutan hartzeko oharrak:

Araba kaleko sarreratik sartu behar da kiroldegira.

Goizez:

  • 8:45 irekiko da
  • 9:00tan beroketa
  • 10:00tan txapelketa

Atsaldez:

  • 15:45 irekiko da
  • 16:00 beroketa
  • 17:00tan txapelketa

SERIEAK

AUPA ZUBIAURRE!!

 

Gure bidelagunak