Home > albisteak > Eibarko XXIX. Gabon Kopa Sarian, emaitza ezin hobeak

Eibarko XXIX. Gabon Kopa Sarian, emaitza ezin hobeak

///
Comments are Off
Eibarko XXIX. Gabon Kopa Sarian, emaitza ezin hobeak

Gabon Koparen XXIX. edizioa jokatu zen joan den larunbaten Eibarko Ipurua polikiroldegian, eta Zubizurre Igeri Elkarteko igerilari askok hartu zuten parte bertan, maila guztietakoak.

Jendetza handia bildu zen bertan, eta giro paregabean eman zioten amaiera urteari igerilariek.

Ohitura den bezala, lehenik, banakako frogak izan ziren, eta ondoren, erreleboak, eta frogak amaitu ondoren, sari banaketa. Banakako froga bakoitzeko lehen hirurei dominak banatu zitzaizkien eta froga desberdinetako taldekako lehen hirurei, aldiz, kopak.

Gure taldekoak, maila guztietan, oso ondo aritu ziren; horren lekuko, lorturtako dominak. (Ikusi argazkiak)

 

Zorionak bertan parte hartu zenuten guztioi eta segi horrela 2018 urtean ere !

(Behin-behineko emaitzak)