Eibarren eta Oñatin abiatuko da 2021/2022 denboraldia Zubiaurre Igeriketa Klubeko kideentzat. Alebin mailakoek Oñatin izango dute hitzordua, eta infantil, junior eta senior mailakoek Eibarren.
15:30ean hasiko dira bi lehiaketak, eta ohi bezala, ordubete lehenago bertan egon beharko dute igerilariek, beroketei ekiteko.
SERIEAK:
COVID-19aren pandemia dela eta, hainbat murrizketa bertan behera geratu badira ere, kirol-guneek ezarritako neurriak direla eta, edukiera mugatua izango da lehiaketa ikustera sartu ahal izateko.