Asteburu honetan bi hitzordu berezitan hartuko dute parte Zubiaurreko igerilariek.
Ostiralean Eibarren arituko dira zaharrenak, infantil, junior eta senior mailako igerilariak. Iluntzean jokatuko da Eibarko San Juan saria, arratsaldeko 20:30tan hasita.
Askotariko probak jokatuko dituzte parte hartzaileek eta helburua norberak bere estilo eta luzeretan dituzten markak hobetzea izango dute, udako txapelketetara begira jarrita baitaude Zubiaurreko taldekideak.
Bigarren hitzordua Larunbat arratsaldean izango da, Txantxiku saria Oñatin, eta bertan izango dira gainerako igerilarienak, txikienak, benjaminak eta alebinak, 2011-2015 urte bitartekoak. Denboraldiko azken proba izango da benjaminentzat, eta oso berezia Zubiaurre I.K.rentzat. Izan ere, oso talde giro ederra sortu ohi da bertan. Oparitxoa jasotzen dute igerilari guztiek eta banakako garaipenak saritzeaz aparte, kluben sailkapen orokorrerako lehia ere izaten da.
Gogoratu ordutegiak:
- Ostiralean, Eibarren, proba 20:30an hasiko da eta beroketa, 19:30ean.
- Larunbat arratsaldean, 14:30an elkartuko dira igerilarik Oñatin eta probari 15:30an ekingo zaio.
Gure bidelagunak