Home > albisteak > Emaitza bikainak, denboraldiaren azken txanpan

Emaitza bikainak, denboraldiaren azken txanpan

///
Comments are Off

Denboraldia ari da azken txanpara iristen, eta igerilarien urte osoko lanaren emaitzak agerikoak dira. Joan den larunbateko lehiaketetan Zubiaurreko kideek egindako lana, horren adibide.

Batetik, Bergaran Alebinen Ligako 6. jardunaldia jokatu zen. Emaitza onak lortzeaz gain, igerilarien jarrera nabarmendu dute entrenatzaileek. Norberaren buruan konfiantza izaten ikasi dute entrenamenduz entrenamendu, eta  emaitzetan eragin zuzena izaten ari da segurtasun hori. Lan bikaina egin zuten igerilari guztiek Bergaran. Hemen, ARGAZKI GALERIA eta BEHIN BEHINEKO EMAITZAK.

 

DSC00258

Bestetik, taldeko gazteenek KZL Ligako 4. jardunaldian hartu zuten parte, Eibarren. Horiek ere, gogor lehiatu ziren, eta emaitza onekin itzuli ziren etxera. Hemen, ARGAZKI GALERIA eta BEHIN BEHINEKO EMAITZAK.

SONY DSC

SONY DSC