Asteburu bete betea izan genuen aurrekoa; taldeko albinek ligako zazpigarren jardunaldia jokatu zuten Oñatin, eta txikienek Azkoitian bertan izan zuten hitzordua, KZL Ligako 5. jardunaldia izan baitzen herriko kiroldegian.
Alebinei dagokienez, emaitza oso onak lortuta itzuli ziren etxera: hainbat igerilarik Euskal Herriko lehiaketara joateko gutxieneko denbora egin zuten, eta beste batzuk Gipuzkoako txapelketan parte hartu ahal izateko txartela eskuratu zuten, ezarrita zegoen gutxieneko denbora gaindituta.
Taldeko txikienek, berriz, ligako urteko azken froba izan zuten herrian bertan. Gogor aritu ziren, eta ariketa zailak izan arren, lan polita egin zuten denek, bakoitzak berea emanda. BEHIN BEHINEKO EMAITZAK.