Home > albisteak > Emaitza onak eta giro bikaina Euskal Herriko Igeriketa Txapelketan

Emaitza onak eta giro bikaina Euskal Herriko Igeriketa Txapelketan

///
Comments are Off

Euskal Herriko Alebin eta Infantil mailako Igeriketa Txapelketa jokatu zen joan den asteburuan Tolosan. Ostiral goizean hasi eta igande arratsaldera arte, igeriketa lehiaketa handi baten lekuko izan zen Usabal kiroldegia.

Hego Euskal Herriko 42 talde batu ziren bertan, tartean, Zubiaurreko 25 igerilari. Lehiakide kopuruari dagokionez, 7. taldea izan zen Zubiaurre, klubaren indarraren seinale. Ikuslez gainezka egon zen igerilekua, eta antolaketa bikainari esker, txapelketa borobila izan zen.

Denetariko emaitzak bildu dituzte gure igerilariak, hauexek azpimarragarrienak:

  • Joanes Txurruka (2003): 200 bizkar 2. (Espainiako minima), 100 bizkar txapeldun, 100 libre 2. eta 100 estiloetan txapeldun
  • Eritz Etxaniz (2003): 50 eta 100 libretan 3., 100 estiloetan 3.
  • Oihan Etxaniz (2005):100 estiloetan 3.
  • Jone Sudupe (2007): 200 bular eran 3.
  • Mutilak (Joanes Txurruka, Eritz Etxaniz, Urko Artola eta Enaitz Osa, 2003): 4×100 libre EHko Txapeldun.

Aipamen berezia, 4x100eko txapela atera duen laukoteari. Lehenengo aldiz, Azkoitiko laukote bat atera da garaile erreleboetako proba honetan, negu zein udako txapelketetan. Helburua Espainia mailako txapelketetarako minima lortzea zuten, baina 11 ehunenekotara gelditu zuten kronometroa. Ikaragarria izan da mutil hauen ahalegina eta ilusioa. Hurrengo asteburuan beste aukera bat izango dute Irunen jokatuko den Gipuzkoako Txapelketan. Animo laukote!

Talde giro ederrean, elkar animatzen gustura egon ginen. Txapelketa antolatu duen Tolosaldeko Igeriketa Taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu txoko honetatik, egin duen lanagatik.

Hurrengo zita, Irunen, datorren asteburuan Infantil mailako Gipuzkoako Txapelketan.

Ikusi hemen ARGAZKIAK