Home > albisteak > Emaitza onak Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan

Emaitza onak Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan

///
Comments are Off

Pasa den larunbatean Ordizian ospatutako Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetatik oso gustura itzuli dira Zubiaurreko igerilariak. Gipuzkoako selekzioak Zubiaurreko 19 igerilari deitu zituen parte hartzera eta guztiek markak hobetu zituzten beraien probetan. Emaitza bikainak, dudarik gabe.

Nabarmentzekoak bi igerilariren lorpenak:

Urko San Sebastian igerilariak 100m estiloak proban 3. postua lortu zuen eta Euskadiko Txapelketan aritzeko bi minima ere bai, 50m eta 100m tximeleta probetan.

Urko San Sebastian 100m estiloetako podiumean brontzezko domina jasotzen, Ordizian, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak 2023.

Unai Oruesagastik, berriz, 400m libreko proban eskuratu zuen Euskadiko Txapelketarako minima.

Minima hauek lehendik lortutakoei gehituta, Euskadiko Udako Txapelketan Zubiaurrek izango duen parte hartzea indartuz doa, urtean zehar taldeak egindako lanaren erakusgarri.

Zorionak guztioi!


 

zurt taberna

sammic