Home > albisteak > Emaitza onak Infantilen Euskal Herriko Neguko txapelketan

Emaitza onak Infantilen Euskal Herriko Neguko txapelketan

///
Comments are Off

Pasa den asteburuan, Zubiaurreko 6 igerilari lehiatu ziren Euskal Herriko neguko haur mailako txapelketan, Tolosan. Bi egunetan askotariko probak jokatu zituzten eta nabarmentzekoa erakutsi zuten maila.

Izan ere, beraien marka pertsonalak hobetu zituzten ia proba guztietan eta, batzuk, udako Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko gutxieneko denborak dira gainera.

Benetan txalotzekoa Aner Agirrezabalek lortutakoa: 100m estiloak proban zilarrezko domina eskuratu zuen infantil mailako Euskal Herriko bigarren denborarik onena eginda.

Aner Agirrezabal, bigarren 100m estiloak proban, Euskal Herriko neguko txapelketan. Tolosa, 2024.

Zubiaurreko igerilari guztiek izan zuten gertu podiuma hainbat probatan eta 8 azkarrenen artean sailkatu ziren hainbatetan.

Denboraldiko bigarren txanpari gogotsu ekiteko motibazioz beteta itzuli dira igerilariak, Udako txapelketei begira, hobetzen jarraitzea helburu hartuta.

ZORIONAK DENOI!!

(Goiko argazkian: Paule Goenega, Ane Ucin, Kiara Elola, Oihane Gaitan, Unai Oruesagasti eta Aner Agirrezabal)

 

Gure bidelagunak