Home > albisteak > Emaitza onak, Tolosan eta Oñatin

Emaitza onak, Tolosan eta Oñatin

///
Comments are Off

Asteburu bete betea izan zuten Zubiaurre Igeri Klubeko kideek joan den astean. Batetik, taldeko alebinek ligako 4. jardunaldia izan zuten, larunbatean, Oñatin. Oro har, lan ona egin zuten eta ia denek euren denborak hobetu zituzten lau estiloak batzen dituen 200 metroko frogan, 100 metro bizkarren eta 4×100 metro libre errelebotan.

Bestalde, infantilek, juniorrek eta absolutuek Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatu zuten Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan, larunbatean eta igandean. Horiek ere gogor aritu ziren, estilo ezberdinetan, eta denbora onak lortuta itzuli ziren etxera.

Urtea aurrera doan heinean, entrenamenduen emaitzak begibistakoak dira!

Ondoko loturetan, TOLOSAko eta OÑATIko EMAITZAK   eta ARGAZKIAK.

Zorionak denei!

 

 

phpshell