Home > albisteak > ESKOLARREN 50M-KO PROBEN SARIA

ESKOLARREN 50M-KO PROBEN SARIA

///
Comments are Off

Iristear  dator eskolarren arteko 50m-ko Saria, Kanporaketa larunbat honetan izango da, Otsailak 4-an , arratsaldeko 16:00-etan Azpeitiko igerilekuan, sailkatzen direnak , finalera joateko aukera izango dute Otsailak 12-an , Legazpiko igerilekuan ,goizeko 10:00-etan .

Txapelketa honetan hiru kategori ezberdin dira parte hartuko dutenak .

  • A KATEGORIA : 2007-2008 urtekoak
  • B KATEGORIA : 2006 urtekoak eta 2005 urteko mutilak
  • C KATEGORIA:  2004 urtekoak eta 2003 urteko mutilak

Igerilariek  50m -ko froga dute lehiatzeko , beroiek aukeratu duten estiloan , eta kategorizka 4×50 m libre erreleboa.

Kanporaketetan bakarkako sailkapen bat egingo da banakako proba bakoitzean eta taldekako sailkapen bat erreleboetako proba bakoitzeko.

Kanporaketetan (egoitza guztiak kontuan hartuta) banakako probetako lehenengo sei sailkatuek A finala jokatuko dute eta hurrengo seiek B finala. Azken sailkapenean, B finaleko parte-hartzaileek ezingo dute A finalekoen aurretik sailkatu, nahiz eta finalean marka hobea egin.

Kanporaketetan (egoitza guztiak kontuan hartuta) erreleboetako probetako lehenengo sei sailkatuek A finala jokatuko dute eta hurrengo seiek B finala. Azken sailkapenean, B finaleko parte-hartzaileek ezingo dute A finalekoen aurretik sailkatu, nahiz eta finalean marka hobea egin. Klub bakoitzeko errelebo bakar batek parte har dezake finalean.

Bestalde kluben puntutako sailkapen bat egingo da gizonezkoetan, emakumezkoetan eta bateratuta. Sailkapen bateratuan sartzeko, nahikoa izango da bi sailkapenetako batean puntuak izatea.

Proba bakoitzean sailkatutako hiru lehenek domina jasoko dute.

Sailkapen bateratuko hiru lehenengo taldeei, gizonezko eta emakumezko sailkapenetako hiru lehen taldeei garaikur bana jasoko dute.

ZERRENDAK

GOGOR BORROKATU FINALERA IRISTEKO ETA ZORTE ON DENORI!!!!